Saltear al contenido principal

El 24 de mayo finaliza el plazo de la convocatoria de ayudas a grupos de jóvenes para la creación y producción de proyectos culturales y artísticos en euskera / Maiatzaren 24an amaituko da gazte taldeek euskarazko proiektu kultural eta artistikoak sortu eta ekoizteko laguntza-deialdira aurkezteko epea

Pueden presentar solicitud grupos de jóvenes de 16 a 35 años de los que al menos la mitad estén empadronados en Pamplona
16 eta 35 urte arteko gazte taldeek aurkez ditzakete eskabideak, betiere taldekideen erdiak Iruñean erroldatuta badaude

El próximo 24 de mayo finalizará el plazo de presentación de solicitudes para la convocatoria de ayudas a grupos de jóvenes para la creación y producción de proyectos culturales y artísticos en euskera durante 2017, una convocatoria impulsada este año por primera vez por el Ayuntamiento de Pamplona. Pueden presentar solicitud grupos de jóvenes de entre 16 y 35 años de los que al menos la mitad de los componentes estén empadronados en Pamplona. Las ayudas, que sumarán hasta 20.000 euros, están destinadas a la ejecución de proyectos artísticos y culturales nuevos en los que se use como lengua de comunicación el euskera tanto en la fase de creación como en el producto final.

Las actividades pueden pertenecer a cualquiera de los ámbitos de la creatividad cultural y artística como música, teatro, cine, audiovisuales, danza, actividades literarias, artes plásticas o tradiciones culturales propias siempre que el uso del idioma sea parte esencial de la actividad. Las actividades deben ser de producción propia o, en todo caso, implicar el desarrollo y elaboración de un trabajo propio del grupo y ayudar a su consolidación. Las solicitudes se pueden presentar en cualquiera de los registros del Ayuntamiento de Pamplona.

Requisitos de los jóvenes y de los proyectos

Los grupos estarán formados por un mínimo de dos jóvenes de entre 16 y 35 años. En caso de ser más, las 2/3 partes tendrán edades comprendidas entre los 16 y los 35 años. Al menos uno de los miembros será mayor de edad. Si el grupo está compuesto por jóvenes menores de edad, existirá una persona adulta que será responsable del grupo. Los solicitantes deben estar al corriente de las obligaciones tributarias y con la Seguridad Social así como no ser deudores por resolución de procedencia de reintegro.

Los proyectos deben contar con objetivos creativos y la búsqueda de un resultado final que podrá ser exhibido ante el público. De hecho, el Ayuntamiento se reserva la posibilidad de incluir hasta un máximo de dos veces la exhibición del proyecto en su programación cultural de forma gratuita exceptuando los gastos de producción. Se subvencionan gastos de dietas y desplazamientos, de contratación de medios externos, de difusión, etc. realizados hasta el 15 de diciembre de 2017. Quedan excluidas las actividades de carácter festivo o lúdico que no tengan otro fin que su propia organización y tampoco se subvencionarán los viajes y desplazamientos no relacionados directamente con el proceso creativo. Las ayudas serán compatibles con subvenciones o premios de otras entidades siempre que no cubran el total del coste del proyecto y que se declare la cantidad de ayuda recibida.

Valoración de los proyectos

Los proyectos serán estudiados por una comisión que los valorará en función de criterios de calidad del proyecto (40 puntos), de su potencialidad de fomentar el uso del euskera (20 puntos), de su interés social (20 puntos) y de su viabilidad tanto desde el punto de vista económico como en cuanto a la posibilidad material de su ejecución (20 puntos). Tras la valoración, se financiarán de acuerdo a los puntos obtenidos y se incluirán tantos proyectos como la cuantía de la convocatoria permita, ya que se les dotará de una financiación que los haga posible.

El Ayuntamiento ha tenido en cuenta a la hora de promover esta nueva convocatoria que la supervivencia de una lengua depende más de su utilización que del número de hablantes que tenga y que hay necesidad de articular una política lingüística dirigida a fomentar el uso del euskera en la población en general y en los jóvenes en particular. Además, la creatividad artística y cultural es un campo en el que se realiza un uso cualificado del idioma y supone un importante factor multiplicador de la utilización por la sensación satisfactoria que provoca.

Maiatzaren 24an amaituko da gazte taldeek 2017an euskarazko proiektu kultural eta artistikoak sortu eta ekoizteko laguntza-deialdira aurkezteko epea; aurten, estraineko aldiz abiatu du ekimen hau Iruñeko Udalak. 16 eta 35 urte arteko gazte taldeek aurkez ditzakete eskabideak, betiere taldeak zenbat kide izan eta gutxienez horien erdiak Iruñean erroldatuta badaude. Diru-laguntzak –guztira 20.000 euro artekoak– proiektu artistiko eta kultural berriak gauzatzera bideratuko dira, betiere euskara komunikazio-hizkuntza bada, hala sortze-prozesuan nola azken emaitzan.

Jarduerak sormen kultural eta artistikoaren edozein alorretakoak izan daitezke: musika, antzerkia, zinea, ikus-entzunezkoak, dantza, literatur-jarduerak, arte plastikoak, kultur tradizioak… betiere, hizkuntzaren erabilera jardueraren funtsezko zati bada. Jarduerek berezko ekoizpenak izan beharko dute, edo, edozein kasutan, taldearen lan propio bat garatu eta gauzatzea ekarriko dute berekin, bai eta taldea errotzen lagunduko ere. Eskabideak Iruñeko Udaleko edozein erregistrotan aurkez daitezke.

Gazteen eta proiektuen betekizunak

Taldeak 16 eta 35 urte arteko bi gaztek osatu beharko dituzte, gutxienez. Bi baino gehiago izanez gero, taldekideen bi herenek 16 eta 35 urte bitarte eduki beharko dituzte. Taldekideetako bat gutxienez adin nagusikoa izango da. Taldea adingabez osatuta badago, pertsona heldu bat egongo da taldearen arduradun gisa. Eskatzaileek egunean izan behar dituzte zergei eta eta Gizarte Segurantzari dagozkien betebeharrak, eta ezingo dira zordun izan behin diru-itzulketa bidezkoa dela ebatzita.

Proiektuek sormenezko helburuak izan beharko dituzte, eta jendaurrean erakusteko moduko emaitza bilatu beharko dute. Berez, Udalak beretzat gordetzen du proiektua gehienez ere bi aldiz programazio kulturalaren barruan doan (ekoizpen gastuak salbu) sartzeko aukera.  Diruz lagunduko dira 2017ko abenduaren 15era arte dietek eta joan-etorriek eragindako gastuak, kanpoko bitartekoak kontratatzekoak, hedapenekoak, etab.  Jarduera ludiko edo jai girokoak diru-laguntzetatik kanpo geratzen dira, jarduera horiek antolatzea beste helbururik ez badute. Sormen prozesuarekin zuzenean lotuta ez dauden bidaiak eta joan-etorriak ere ez dira diruz lagunduko. Diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde batzuen diru-laguntza edo sariekin, baldin eta horiek ez badute proiektuaren guztizko zenbatekoa estaltzen eta, betiere, jasotako diru-kopurua adierazi beharko delarik.

Proiektuen balorazioa

Batzorde batek aztertuko ditu proiektuak hainbat irizpide aintzat hartuta: proiektuaren kalitate teknikoa (40 puntu), euskararen erabilera sustatzeko ahalmena (20 puntu), gizarte-interesa (20 puntu), eta bideragarritasuna, bai ekonomiaren ikuspegitik bai gauzatzeko aukera materialaren aldetik (20 puntu). Balorazio horren ostean, jasotako puntuen arabera finantzatuko dira deialdiaren diru-zuzkidurak zenbat proiektu babesteko ahalmena izan eta horrenbeste proiektu, diru-kopuru bat emango baitzaie  gauzatu ahal izateko.

Deialdi berri hau bultzatzerako orduan, Udalak aintzat hartu du hizkuntza baten biziraupena gehiago dagoela erabileraren menpe,  hiztun kopuruaren menpe baino, eta hizkuntza-politika euskararen erabilera sustatzera bideratu beharra dagoela, herritarren artean, oro har, eta gazteen artean, bereziki. Gainera, sormen artistiko eta kulturalaren alorrean hizkuntza jasoa erabiltzen da, eta erabilera areagotzeko faktore garrantzitsu bat da, eragiten duen sentsazio betegarria dela-eta.

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Esta entrada tiene 0 comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Volver arriba