Saltear al contenido principal

El programa Auzokale lleva mañana a Iturrama un concierto de pop del grupo The Disappointments (Decepciones) / The Disappointments taldearen pop kontzertua, bihar, Iturraman, Auzokale programaren barruan

El concierto abre el programa de ocho actuaciones gratuitas de música o circo en los barrios que se extenderá hasta el 31 de agosto

Kontzertu honekin hasiko da abuztuaren 31ra arte auzoetan doako zortzi musika- zein zirku-emanaldi eskainiko dituen programa

 

Mañana comienza en el Boulevard de Iturrama el programa de actuaciones en los barrios Auzokale, una propuesta de artes variadas que se extenderá hasta el 31 de agosto. Serán ocho actuaciones de estilos diversos y artes escénicas distintas que mañana a las 20 horas se inaugurará con un concierto el grupo de pop The Disappointments (Decepciones).

Esta banda nació en 2016 en Pamplona y está formada por Alberto Navascués (órgano Hammond), Jon Uribeetxeberria (batería), Joaquín Pallarés (guitarra eléctrica) y Mikel Navacués (bajo eléctrico). Todos ellos son músicos experimentados que, en esta ocasión, presentan composiciones propias en las que se deja sentir la influencia del soul, bebop, blues y modjazz. Mezclando ritmos y épocas, y con un estilo que tiene en cuenta la improvisación, prometen un concierto elegante y apto para un público generalista. Esta formación se basa fundamentalmente en el sonido del órgano Hammond y las influencias de la música negra.

Esta será la primera de las ocho actuaciones previstas en parques y plazas de la ciudad, convertidos en escenarios en las que también estarán presente el circo-clown, el rock, el swing, los tributos, la txalaparta o la música de mestizaje cultural. Tras The Disappointments, tomará el relevo el próximo lunes 7 el espectáculo de circo contemporáneo de Rojo Telón, a las 19.30 horas, en el parque de los Enamorados de la Rochapea.

Rojo Telón presentará ‘Haiek Naiz’, un espectáculo en euskera que está, además, adaptado a personas con discapacidad auditiva. Tres personajes femeninos encaran un guión en el que trapecios, acrobacias de suelo y verticales y movimientos con telas en combinación con técnicas más cercanas al clown, construye una función con una importante carga poética y teatral.

Bihar hasiko da Iturramako bulebarrean Auzokale, auzoetan emanaldiak antolatuko dituen programa, arte anitzetako proposamenekin, eta abuztuaren 31ra arte iraungo duena. Era askotako estilo eta arte eszenikotako zortzi emanaldi izango dira, eta The Disappointments pop taldeak emango dio hasiera, bihar, 20:00etan.

Taldea 2016an sortu zen, Iruñean, eta honako hauek osatzen dute: Alberto Navascués (Hammond organoa), Jon Uribeetxeberria (bateria), Joaquín Pallarés (gitarra elektrikoa) eta Mikel Navacués (baxu elektrikoa). Eskarmentu handiko musikariak dira guztiak, eta oraingo honetan, beren konposizioak aurkeztuko dituzte, non nabaritzen baita soul, bebop, blues eta modjazz estiloen eragina. Erritmoak eta garaiak nahastuz, eta inprobisazioa aintzat hartzen duen estilo batekin, dotorea izango den itxura du kontzertuak, jende ororendako egokia. Talde honen oinarriak batez ere Hammond organoaren soinua eta musika beltzaren eragina dira.

Biharkoa hiriko parkeetan eta plazetan egingo diren zortzi emanaldietako lehena izango da, zeinak hainbat emanaldiren agertoki bihurtuko baitira: clown-zirkua, rocka, swinga, bertsioak, txalaparta zein kultur mestizajearen inguruko musika. The Disappointmentsen ondoren, Rojo Telón konpainiak hartuko du lekukoa. Abuztuaren 7an, astelehenarekin, zirku garaikideko ikuskizuna eskainiko du, 19:30ean, Arrotxapeko Maiteminduen parkean.

Rojo Telónek Haiek Naiz izeneko ikuskizuna aurkeztuko du, euskaraz, eta entzumen urriko pertsonentzat egokitua. Poesiak eta antzerkiak pisu handia duten emanaldi bat eraikiko dute gidoia hezurmamituko duten hiru pertsonaia femeninoek, trapezioak, lurreko akrobaziak eta akrobazia bertikalak zein oihalen mugimenduak baliatuta, clown delakotik gertuago dauden teknikekin batera.

El resto de actividades

Más circo en euskera es lo que Zirika Zirkus llevará al lunes 14 a la plaza de San Francisco a las 19 horas, iniciando la segunda quincena de agosto de Auzokale. La quinta generación de la compañía de circo ‘Los López’ debe pasar el testigo a los más jóvenes. Oier bravo, Luis Lainez, Maribel Martínez y Ahinoa Juaniz encarnarán a hombres balas, forzudas, malabarista, comefuegos… Y el viernes 18, a las 20 horas, el escenario escogido es el paseo peatonal de Carlos III, en su cruce con a calle Tafalla. Allí Labanda Flowers protagonizará el concierto ‘Música hits & clásicos’. La sesión pretende hacer un recorrido por la historia musical desde finales de los años 50 del siglo XX hasta la actualidad. Grease, Abba, La Movida… todo será abordado por esta banda nacida en 2009 y que aglutina a media docena de músicos de estilos y formación musical complementaria.

24, 25 y 28 de agosto tomarán el relevo Milagrosa, Mendillorri y San Jorge con dos conciertos y una sesión circense. El día 24, a las 20 horas en el patio de Civivox Milagrosa la propuesta es ‘bailable’. The Time Rollers y la Asociación Pamplona Swing. Es una cita para todos los amantes del Lindi Hop o el Rock & Roll dispuestos a demostrarlo, además, en una pista de baile. El día 25 en el parque del lago de Mendillorri, a las 20 horas, la propuesta viene de Hutsun txalaparta en un espectáculo que combina el ritmo y la melodía desde los orígenes del instrumento hasta la actualidad. Y el lunes 28, a las 19.30 horas, la propuesta es un Freak Show con La Raspa Circo en la plaza doctor Gortari de San Jorge.

El programa Auzokale concluirá el jueves 31 con la actuación de Bitartean en el patio de Salesianas en la Chantrea, a las 20 horas. Este joven quinteto tiene una gran experiencia en música popular interpretada con instrumentos tradicionales y combina la música euskaldun con la argentina. Alboka, tisxtu, acordeón, percusiones y piano, componen la ‘orquesta’ de esta sesión de mestizaje cultural.

Gainontzeko jarduerak

Abuztuaren 14an, astelehenarekin, euskarazko zirku gehiago egongo da San Frantzisko plazan, Zirika Zirkus konpainiaren eskutik, abuztuko bigarren hamabostaldian, Auzokaleren barruan. Los López zirku-konpainiaren bosgarren belaunaldiak gazteenei lekukoa eman behar die. Oier Bravo, Luis Lainez, Maribel Martínez eta Ainhoa Juanizek bala-gizonak, indartsuak, malabaristak, su-irensleak, etab. hezurmamituko dituzte. Abuztuaren 18an, ostiralarekin, 20:00etan, Karlos III.aren oinezkoendako pasealekuan  egongo da agertokia, Tafalla kaleko bidegurutzean. Bertan Labanda Flowers taldeak Abesti arrakastatsuak & klasikoak joko ditu. Kontzertuak musikaren historian barrena ibilaldi bat egingo du, XX. mendeko 50eko hamarkada amaieratik hasi eta gaur egun arte. Grease, Abba, “movida” garaia… hainbat kantu joko ditu 2009an sortutako talde honek, zeinak biltzen baititu estilo eta musika-prestakuntza osagarriko dozena erdi bat musikari.

Abuztuaren 24an, 25ean eta 28an, Milagrosak, Mendillorrik eta Sanduzelaik hartuko dute lekukoa, bi kontzertu eta zirku-saio batekin. Abuztuaren 24an, 20:00etan, Milagrosako Civivoxeko patioan, proposamena dantza da: The Time Rollers eta Pamplona Swing elkartea. Lindi Hop eta Rock & Rolla gustuko dutela erakusteko prest dauden guztiendako hitzordua  da, non eta dantzaleku batean. Abuztuaren 25ean, Mendillorriko Aintzirako parkean, 20:00etan, Hutsun txalaparta taldeak erritmoa eta melodia uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko du, musika-tresna horren hastapenetatik gaur egunera arte. Eta abuztuaren 28an, astelehenarekin, La Raspa Circo taldeak Freak Show bat eskainiko du, Gortari Doktorearen plazan (Sanduzelai).

Auzokale programa abuztuaren 31n amaituko da, ostegunarekin, Bitartean taldearen kontzertu batekin, Txantreako Salestarren patioan, 20:00etan. Boskote gazte honek eskarmentu handia du musika herrikoia jotzen musika-tresna tradizionalekin, eta euskal musika eta Argentinakoa uztartzen ditu. Albokak, tisxtuak, akordeoiak, perkusioak eta pianoak osatzen dute kultur mestizajearen saio honetako “orkestra”.

Auzokale. Propuestas en los barrios

4 de agosto

  • CONCIERTO POP
  • The Disappointments (Decepciones)
  • Boulevard de Iturrama. 20 horas

7 de agosto. En euskera

  • CIRCO
  • Rojo Telón. Haiek Naiz
  • Parque de los Enamorados de la Rochapea. 19.30 horas
  • Adaptado para discapacidad auditica

14 de agosto. En euskera

  • CIRCO
  • Zirika Zirkus. Ondorengoak
  • Plaza de San Francisco. 19.30 horas

18 de agosto

  • CONCIERTO
  • Labanda Flowers. Música Hits & Clásicos
  • Carlos III cruce calle Tafalla. 20 horas

24 de agosto

  • CONCIERTO Y BAILE
  • The Time Rollers y la Asociación Pamplona Swing
  • Patio de Civivox Milagrosa. 20 horas

25 de agosto

  • CONCIERTO
  • Hutsun txalaparta. Txalaparta Hutsa.
  • Parque del Lago de Mendillorri. 20 horas

28 de agosto

  • CIRCO
  • La Raspa Circo. Freak Show
  • Plaza doctor Gortari de San Jorge. 19.30 horas

31 de agosto

  • CONCIERTO
  • Bitartean
  • Patio de Salesianas en la Chantrea. 20 horas

Auzokale. Proposamenak auzoetan

Abuztuak 4

  • POP KONTZERTUA
  • The Disappointments
  • Iturramako Bulebarra. 20:00

Abuztuak 7. Euskaraz

  • ZIRKUA
  • Rojo Telón. Haiek Naiz
  • Maiteminduen parkea (Arrotxapea). 19:30
  • Entzumen urriko pertsonentzat egokitua

Abuztuak 14. Euskaraz

  • ZIRKUA
  • Zirika Zirkus. Ondorengoak
  • San Frantzisko plaza. 19:30

Abuztuak 18

  • KONTZERTUA
  • Labanda Flowers. Abesti arrakastatsuak & klasikoak
  • Karlos III.aren etorbidean, Tafalla kaleko bidegurutzean. 20:00

Abuztuak 24

  • KONTZERTUA ETA DANTZA
  • The Time Rollers eta Pamplona Swing elkartea
  • Milagrosako Civivoxeko patioa. 20:00

Abuztuak 25

  • KONTZERTUA
  • Hutsun txalaparta. Txalaparta Hutsa.
  • Mendillorriko Aintzirako Parkea. 20:00

Abuztuak 28

  • ZIRKUA
  • La Raspa Circo. Freak Show
  • Gortari Doktorearen plaza (Sanduzelai). 19:30

Abuztuak 31

  • KONTZERTUA
  • Bitartean
  • Salestarren patioa (Txantrea). 20:00

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Volver arriba