Eñaut Elorrieta en concierto
MAIATZAK 29 MAYO
osteguna
BILBAO
Arriaga Antzokia
20.00
EKAINAK 01 JUNIO
igandea
DONOSTIA
Victoria Eugenia Antzokia
19.00
………
EÑAUT ELORRIETAk kontzertu errepikaezina eta hunkigarria
eman zuen pasadan ostiralean IRUÑEAkoGAYARRE ANTZOKIAn.
Publikoak txakola eta zutunik jarrita
askogozatuzuenabeslari
eta bere musikarien lanarekin.
Tras ofrecer un precio y emocionante concierto
en el TEATRO GAYARRE de IRUÑEA;
el público terminó aplaudiendo y de pié
en una cerrada ovación
al cantante y su grupo
Oscar Cubillo, El Correo, kritika: “Resultó ser uno de los mejores conciertos
que hemos visto este año 2013”.
Sábado 8 de junio 2013, Bilbao, Sala BBK, 20h, 15 €
“El exprofesor de Ciencias Físicas Eñaut Elorrieta Larruzea (Gernika, 1975) es el cantante y líder de KenZazpi, los Coldplay euskaldunes. Durante un parón del popular grupo de Gernika, que anda preparando una colaboración con la Orquesta Sinfónica de Euskadi, Eñaut ha lanzado su primer álbum en solitario, ‘Deserriko kantak’ (Elkar, 13), con textos sobre el exilio sociopolítico o el interior y emotivo. Lo está presentando en una tanda de bolos en cuarteto por teatros, y en la casi llena Sala BBK el sábado se vieron muchas mujeres, gente madura y hasta niños, pero no la profusión adolescente femenina que atraen KenZazpi.
Incluso sin borrar la sosería escénica general (mejor ponemos la seriedad formal), los nueve minutos del primer tema (‘Non dago nire herria’, con texto de Benedetti y perjudicado por la demora al salir los músicos) y la copla coreada por la parroquia (un momento participativo que rompió el tono del show), ese sabatino resultó uno de los mejores conciertos que hemos visto este año 2013. El sonido fue aparatoso, a alto volumen, la interpretación sentimental y a velocidad de crucero, y no se sintieron bajones ni siquiera en el tema que Eñaut cantó a solas con su guitarra acústica (los sostenidos dramáticos y la enumeración de nombres del ‘Gernika’ de KenZazpi / Sarrionaindia llegaron grandiosos) ni en el dúo de piano y voz (‘Hemen gaude’, otra de KenZazpi / Sarrionaindia).
Más que a Coldplay, Eñaut en este bolo de 15 piezas en 84 minutos remitió a Radiohead por los recursos técnicos al servicio de las melodías, por el sentimentalismo estético postmoderno, por los ecos y los ruiditos sintéticos, por el volumen y por el dramatismo en la ejecución. También pensamos en el gallego Iván Ferreiro, pero quizá el guerniqués Elorrieta sea más introvertido en sus emociones. Y también en Mikel Urdangarin, con el guitarrista Rafa Rueda de escudero y mayor aparato sónico, reminiscencia revelada en “Geografía”, con letras del constante Joseba Sarrionaindia, el filólogo fugado de la justicia.
A pesar de todo, se evolucionó como en un concierto de pop de raigambre británica ampulosa, de brit pop. Y sí notamos concomitancias con Coldplay (‘Propostas para a definiçao do exilio’, con letra de Sarrionaindia), Radiohead (‘Azken balsa’, una letra de Harkaitz Cano), Keane (‘Gaua’, muy mística y con el piano marcando), U2 (‘Tren Luzea’, cañera y con falsetes, quizá el cénit de la cita, una pieza inédita de Eñaut con buen trabajo del guitarrista Rubén Caballero, el único de los cuatro que vistió americana por encima de la camiseta negra) y hasta The Verve (‘Deserriko kontradantza’).
Fue un bolo poderoso, demasiado solemne quizá por los nervios, pero bonito, efectivo y conmovedor aunque no se entiendan las letras, con gradaciones (‘Talaieroaren gogoetak’, la tercera de KenZazpi, con arreglos totalmente diferentes), falsetes y sostenidos, dominio del público (como le sacó los coros en la copla del tema más folk, ‘Itzulera’), un scat doliente de Eñaut (en ‘Etxera itzuli’), y, aparte del constante Sarrionaindia, más adaptaciones de plumas vascas como Lauaxeta (‘Mendigoixalarena’, la tradición vasca mutada por el influjo de Coldplay) y Gabriel Aresti (‘Nire aitaren etxea’, marcial y con redobles de caja).
Yo me animaría a volver a ver el mismo concierto el día después.
Oscar Cubillo.
Anartz Bilbao, Gara, kultura, 2013.06.10: ‘Deserriak zeharkatzeko adorea, Eñaut Elorrieta’.
‘Musikarien moldaketak ondo jantzita dakartza orain kantak zuenekora,
Baina guztiaren gainetik, ahotsa da nabarmentzen dena’.
Aretoak artistari eta azken honek, oholtza gainetik, entzulegoari; elkarri emandako txalo sorta minutu pare batez luzatu da.
Kantariak bere jardunarekin gozatzen duenean ez da nekeza publikoa neurri berean asetzea. Bilbon gaude eta Eñaut Elorriaga dugu aurrean.
Gernikarra “Deserriko kantak” plazaratu berria aurkeztera etorri da eta kantuan izugarri disfrutatzen dabil, amaieran berak aitortu digunez, zaleekin argazkiak atera eta diskoak sinatu ostean. Mutikoa zela Lugarrin eta gero Ken Zazpirekin entzun genuen kantaria gizon gaztea da orain, eta bakarkako bidean lehen pausua du “Deserriko kantak” (Elkar, 2013). Lan berriak bere zalantza eta beldurrekin parez pare jarri ei du Elorrieta, Pablo Cabezak egunkari honetan bertan egin zion elkarrizketaren arabera.
Bilbokoa bosgarren geltokia du birak eta Andoainetik bueltan da taldea; sarrerak agortu eta ohi baino giro beroagoa izan dute Basteron –Lizarra, Azpeitia eta Bermeon ere jo dute–. Hurrengo geldialdia Hendaian egingo dute datorren ostegunean eta gero isilunea uztailean Eako Poesia Egun zoragarrietan jo arte.
Bizkaiko hiriburua ere sutsua izan ohi da musika emankizunetarako, baina oso lasaia dator zapatu iluntzea, ez da giro kanpoan. Haritz Harreguy teknikari lanetan dela, aretoko subwoofer bat (grabeen bozgoragailua) erre eta eguna okertu zaio taldeari. Kontzertua hastear da eta zalegoak ez du honen berri. Laurehun lagun inguruko dira negutik ihesi eta musikarekin berotu nahian aretoan gorde dena. Ken Zazpirena baino apur bat helduagoa da -bertan da taldekideren bat- baina tartean bada titia hartzen ikusi dugun haurtxoa ere.
BBK Areto dotorean –Kafe Antzokian bezain hurbil da oholtza, eta Arriagan bezain adi eta isilik entzulegoa–, banan-banan agertu dira eszenara musikariak, guztiak beltzezko, eta Elorrieta bera izan da argitara irteten azkena, Xabier Lete gaztearen tankera ematen dion bizar ugariarekin. Bakarkako lanaz mintzo gara, baina laukote sendoa osatu du kantariak. Musikariak adjetibatzea ez denez erraza, Elorrieta beraren hitzetan aurkeztuko ditugu: Txus Aranburu ereñozuarra teklatuetan, «sutila eta fina»; Igor Telletxea berarra baterian, «zehatza eta langilea» –egun bakarrean ikasi ei zituen kanta guztiak– eta Ruben Caballero oreretarra gitarra elektrikoetan (kapela jantzita hiruzpalau jo ditu, tartean hamabi sokakoa), «sei soken magoa». Azken hau, gainera, bidelagun izan du Elorrietak kantuen moldaketak egiteko orduan.
Soinu indartsuz, “Non dago nire herria?” galderak ireki du zuzenekoa, diskoa legez. Deserria ardatz duen lan monografikoa zenbait poeten hitzekin osatua dago, eta hau Mario Benedetti-rena da: «Non dago nire herria? Nigan dagoela? Hori da? Nirekin joan eta etorri da. Nirekin batera iritsiko da nire herrira». Errenkadan “Propostas para a definiçao do exilio” –ederrenetakoa begitandu zaigu–, eta “Besamotzaren besoa” (Joseba Sarrionandiaren testuak), “Gaua”, “Tren luzea” eta “Azken balsa” (Harkaitz Canok idatzia heriotza gai hartuta: «Noiz arte gorputzak litezke gure aberri?») ere emango ditu. Kasik osorik joko du “Deserriko kantak”.
«Kantak modu intimoan sortu nituen eta erabateko asebetetzea sentitu» zihoen Elorrietak Cabezari emandako elkarrizketan. Musikarien moldaketek ondo jantzita dakartza orain kantak zuzenekora, baina guztiaren gainetik, ahotsa da nabarmentzen dena. Erakustaldi apartekoa egin du Elorrietak, esaterako, bakarka eta akustikoan jo duen “Gernikan” hunkigarrian. Sarrionandiak idatzi eta Ken Zazpik jo, memoria egiten du kantuak –dio kantariak–, memoriarik gabeko herria herri hila baita. Argiztapena ere bikaina da, musikariak «gizon urdina» legez aurkeztu duen Javi Ullarena, paper zimurtuen gainean koloreak jaurtiz egina; bereziki ausarta kantu honetan –bonbaketa irudikatzen?–.
Berriro laukotean, “Itzulera” jo –zaleak kantuan jarrita– eta bigarren txanpan sartu gara jada. Atrilaren babesean beti, “Etxera itzuli” da hurrengoa. Sarriren hitzak berriro, Leonard Cohen-en doinuaren gainean (Bob Dylan-en bertsio bat ere jotzen ei dute kontzertu batzuetan, Bilbon ez baina). Bukaera aldera “Talaieroaren gogoetak” eta “Mendigoxaliarena” heldu dira, azken hau Rafa Ruedak atondu zuen “Ehungarrenean hamaika” (Gaztelupeko Hotsak) lanean eman zuena, Lauaxetaren poemarekin. Azkenak, “Geografia” singlea (hemen da Sarri berriro) eta “Nire aitaren etxea”, Gabriel Arestiren olerkia berriro musikatuta.
Etxera baino lehen, zalegoak eskatuta, beste bi kantu izan ditugu opari: aurki OSE-rekin grabatuko duen Ken Zazpiren “Hemen gaude” (teklatuen laguntza hutsez) –«kartzeletako deserria buka dadin», dio Elorrietak–; eta “Deserriko kontradantza”, Joan Oliver kataluniar poetari hartua.
“DESERRIKO MINAK ETA POZAK KANTATU DITU EÑAUT ELORRIETAK LIZARRAN”
Berria egunkarirako Pello Urzelai kazetariak eginiko kontzertuaren kronika da.
“Kontzertuarenenborradiskoberriarenhamarkantuekosatudute, bainabestezortzi
kantu gehiagok aberastu dute emanaldia.
“Nun dago nire herria” lehen kantuaren akordeetatik kontzertua itxi zuen
“Nire aitaren etxea” kanturaino entzulegoa harrapatuta sentitzen bidaia poetiko
eta musikal eder batean.
Deserriaren min eta pozen barrena”.
Sakatu hemen “Geografia” abestiaren bideoklipa ikusteko.
Este es el primer videoclip del tema “Geografía”
https://www.youtube.com/watch?v=XUQOXJ68WGE
Hona hemen “Geografia” kantua
http://www.youtube.com/watch?v=x8J_eXJTRRg
EÑAUT ELORRIETA – DESERRIKO KANTAK – TRAILERRA
http://www.youtube.com/watch?v=89Qk314NQaQ
Eñaut Elorrietak bere bakarkako ibilbideari hasiera emango dion
“Deserriko kantak” lana aurkeztu digu.
EÑAUT ELORRIETA – DESERRIKO KANTAK – TRAILER
http://www.youtube.com/watch?v=89Qk314NQaQ
Eñaut Elorrieta nos presenta el trabajo con el que dará comienzo
su carrera en solitario “Deserriko kantak”
Hauek dira jira hasierako kontzertuak /
Estos son los conciertos de comienzo de gira:
. Maiatzak 18 Mayo: LIZARRA (Nafarroa)
Golem Los Llanos Zinema
. Maiatzak 25 Mayo: AZPEITIA (Gipuzkoa)
Sanagustin Kulturgunea
. Ekainak 01 Junio: BERMEO (Bizkaia)
Bermeoko Kafe Antzokia
. Ekainak 07 Junio: ANDOAIN (Gipuzkoa)
Bastero Kulturgunea
. Ekainak 08 Junio: BILBO (Bizkaia)
Sala BBK
. Ekainak 13 Junio: HENDAIA (Lapurdi)
Zinema Les Variétés
. Uztailak 20 Julio: EA (Bizkaia)
Herriko Etxea
. Abuztuak 05 Agosto: GASTEIZ (Araba)
Matxete Plaza
. Abuztuak 16 Agosto: ZARAUTZ (Gipuzkoa)
Munoa Plaza
. Abuztuak 18 Agosto: GERNIKA (Bizkaia)
Pasilekua
. Irailak 13 Septiembre: BERGARA (Gipuzkoa)
Frontoia
. Urriak 12 Octubre: MUNGIA (Bizkaia)
Olalde Aretoa
. Urriak 18 Octubre: DONOSTIA (Gipuzkoa)
Principal Antzokia
. Azaroak 08 Noviembre: HONDARRIBIA (Gipuzkoa)
Itxas Etxea
. Azaroak 16 Noviembre: ARRASATE (Gipuzkoa)
Amaia Antzokia
. Azaroak 29 Noviembre: ERMUA (Bizkaia)
Ermua Antzokia
. Abenduak 27 Diciembre: ATAUN (Gipuzkoa)
Herri Antzokia
. Abenduak 28 Diciembre: AREETA-GETXO (Bizkaia)
Andres Isasi Musika Eskola
. Otsailak 05 Febrero: BAIONA (PONTEVEDRA)
Marrucho – CONCIERTO GPS
. Otsailak 06 Febrero: SANTIAGO DE COMPOSTELA
Casa das Crechas – CONCIERTO GPS
. Otsailak 07 Febrero: LLEIDA
Café del Teatre. Teatre de L´Escorxador – CONCIERTO GPS
. Otsailak 08 Febrero: OLOT (GIRONA)
Sala Torin – CONCIERTO GPS
. Otsailak 14 Febrero: IGORRE (Bizkaia)
Lasarte Aretoa
. Martxoak 29 Marzo: BARTZELONA
Euskal Etxea
. Apirilak 04 Abril: TOLOSA
Leidor Antzokia
. Maiatzak 09 Mayo: IRUÑEA
Gayarre Antzokia
. Maiatzak 23 Mayo: GERNIKA (Bizkaia)
Lizeo Antzokia
. Maiatzak 29 Mayo: BILBAO (Bizkaia)
Arriaga Antzokia
. Ekainak 01 Junio: DONOSTIA (Gipuzkoa)
Victoria Eugenia Antzokia
DESERRIKO BANDA:
EÑAUT ELORRIETA: Ahotsa, kitarrak
Erbestetik, RUBEN CABALLERO: Kitarrak,mandolina.
Atzerritik, TXUS ARANBURU: Teklatuak.
eta exiliotik, IGOR TELLETXEA: Bateria, perkusioak.
MARIO BENEDETTI,
JOSEBA SARRIONAINDIA,
HARKAITZ CANO,
GABRIEL ARESTI,
JOAN OLIVER,
BERNARDO ATXAGAren
testuak musikatuko ditut besteak beste
“Deserriko kantak” diskoan.
Diskoarena estreinaldia: Maiatzaren 16an.
Presentación disco: 16 de Mayo.
Deserria zerumugaz landa lausotzen den herria da.
Deserria hosto hilotzez estalitako kaleetan paseatzea da.
Deserria lorratz lizunduzko geltokiak begiratzea da,
non mende hasierako lokomotorak igarotzen diren.
Deserria hormako erloju baten ondoan atseden hartzea da.
Deserria kaxa huts guztiak dira.
Deserria meategi ilun bat da ezer erauzi ezin zaiona.
Deserria eskaileran bizitzea da.
Deserria biluztu gabe ohean etzatea da.
Deserria da otsorik gabeko basoetan sartzea da,
eta otsoak daudenetan ere bai.
EÑAUT ELORRIETA kantariaren bakarkako lehen lanak “Deserriko kantak” izen buruarekin ikusiko du argia datorren maiatzaren hasieran.
Deserria ez lekua da. Han izanik hemen, edo hemen izanik han izatea. Deserria bada bakardadea eta biluztasuna, bada sentimendu babes gabeen kontakizuna. Bai norebere burua berrasmatzeko aukera ere bada, geografia berrietan saiatzekoa. Badira desterratuak Arestiren Aitaren etxean, Sarrionaindiaren memoriaren mapetan eta handik kanpo. Norberaren gorputzetik exiliatuak ere badira. Etxerako bidea ahaztu dutenak, itzuliaren bueltatu ezdirenak, bidea aberri bihurtu dutenak.
Deserriari ertz guztietatik begiratzen dio Eñaut Elorrietak. Horretarako, bereaz gain hainbat idazle eta poetaren lumaz baliatu da. Haietariko batzuek euren azalean bizi izan dute deserri politikoa (Joseba Sarrionaindiak edo Joan Oliverek, kasu); beste batzuek deserri poetikoari idatzi diote (Mario Benedetti, Harkaitz Cano, Bernardo Atxaga). Gai soziala bezain intimoa den deserria berea egin du Eñaut Elorrietak, hitzekin eta musikarekin lur zati bizigarri bat zedarritu nahian.
Zuzeneko emanaldiak ere diska bezain zainduak eta bereziak izango dira, soilean basatiak. Norbere baitako kartografietan bidaiatzera gonbidatuko dute entzulea, gogoeta eraginez norbere aberriaz eta atzerriaz, nor bere emozioen geografiaz.
El cantante EÑAUT ELORRIETA, presentará a principios de Mayo y bajo el título “Deserriko kantak” / “Canciones del destierro”, su primer trabajo en solitario.
El destierro no es lugar concreto. No es solo un cambio geográfico de posición. El destierro es soledad, es desnudez. Es la narración de los sentimientos desprotegidos. Pero el destierro también ofrece una posibilidad de reinvención, nuevas oportunidades en una nueva geografía.
Hay desterrados en la casa del Aita de Aresti, en los mapas de la memoria de Sarrionandia, y por supuesto en otros lugares. Exiliados también, empezando desde nuestro propio cuerpo. Aquellos que olvidaron el camino a casa, los que vinieron pero no volvieron, los que hicieron del camino su patria.
EÑAUT ELORRIETA mira al destierro desde todas estas ópticas. Y para ello, aparte de sus propios textos, ha buscado la complicidad en la pluma de otros poetas y escritores. Algunos de ellos han vivido en sus propias carnes el destierro político (Joseba Sarrionaindia o Joan Oliver); otros han escrito al destierro poético (Mario Benedetti, Harkaitz Cano, Bernardo Atxaga). Eñaut se apropia de esta temática tan íntima como social y se sirve de las palabras y de la música para delimitar un pedazo de tierra habitable.
Las presentaciones en directo de este trabajo, serán tan especiales y cuidadas como el propio disco, salvajemente sobrias. Unas actuaciones que invitarán al público a viajar, a recorrer los caminos de su propia cartografía interior. Al mismo tiempo, conceptos como patria y exilio aflorarán en la geografía de las emociones sugeridas al espectador.
Producciones Serrano
Comments (0)