Saltear al contenido principal

Gipsy Kings, El Columpio Asesino, Lágrimas de Sangre, Gozategi, Vendetta, Skatalites, Tamara o Serafín Zubiri, en la programación de conciertos de San Fermín 2017 / Gipsy Kings, El Columpio Asesino, Lágrimas de Sangre, Gozategi, Vendetta, Skatalites, Tamara eta Serafín Zubiri, 2017ko sanferminetako kontzertuen programazioan

En la plaza de los Fueros habrá conciertos del 6 al 9 y en la plaza Compañía a Jazzfermín se unen conciertos de músicas del mundo
Foruen plazan 6tik 9ra izango dira kontzertuak, eta Compañía plazan Jazzfermin eta munduko musikak

 

Amparanoia, Chico Castillo, Mario Reyes & Andre Reyes ‘Gipsy Kings’, Tamara, El Columpio Asesino, Lágrimas de Sangre, Gozategi o Serafín Zubiri son algunas de las propuestas musicales para los Sanfermines 2017. Esta mañana se han presentado los conciertos de los cinco escenarios que acogerán actuaciones las próximas fiestas, plaza de los Fueros, plaza del Castillo, plaza Compañía, plaza de la Cruz y paseo de Sarasate. Los criterios que ha aplicado el área de Cultura a la hora de diseñar la programación combinan la presencia de artistas locales, artistas femeninas y música en euskera, con propuestas consolidadas a nivel internacional y artistas emergentes en el panorama de la música estatal.

Dos son las principales novedades de la programación musical. En la laza de los Fueros, los grandes conciertos serán los días 6, 7, 8 y 9 de julio coincidiendo con el inicio de las fiestas y el fin de semana A partir del día 10, la plaza se convierte en una zona joven dedicada especialmente a público entre 12 y 17 años con música, Dj, conciertos, karaoke, master class y otras sorpresas. La segunda novedad es que el escenario de la plaza Compañía, además del ciclo Jazzfermín que se desarrollará del 9 al 12 de julio, completará su programación con conciertos de músicas del mundo los días 6, 7, 8 y 13, que el año pasado se ofertaban en Antoniutti.

La concejala delegada de Cultura, Política Lingüística, Educación y Deporte, Maider Beloki, y la directora del área, Maitena Muruzábal, han explicado esta mañana en rueda de prensa el contenido de la programación musical para los Sanfermines 2017. El Ayuntamiento de Pamplona ha invertido en la programación musical sanferminera en las programaciones de plaza de los Fueros, plaza del Castillo y plaza Compañía un total de 226.315 euros (102.608 euros en la plaza de los Fueros, 61.202 en plaza Compañía y 62.505,10 euros en plaza del Castillo). El Consistorio se ha encargado directamente de la contratación de los grupos y artistas que actuarán en los escenarios de la plaza de los Fueros, de la plaza del Castillo y de la plaza Compañía. Otras actividades musicales, como las verbenas de la plaza de la Cruz o las jotas del paseo de Sarasate, se ha contratado mediante concurso público.

Amparanoia, Chico Castillo, Mario Reyes & Andre Reyes ‘Gipsy Kings’, Tamara, El Columpio Asesino, Lágrimas de Sangre, Gozategi eta Serafín Zubiri. Horra 2017ko sanferminetako musika-proposamenetako batzuk. Gaur goizean aurkeztu dira festetako bost agertokietan –Foruen plaza, Gazteluko plaza, Compañía plaza, Gurutzeko plaza eta Sarasate pasealekua– izango diren emanaldiak. Kulturako alorrak hainbat irizpide aintzat hartu ditu programazioa diseinatzeko orduan: tokiko artistak, emakume artistak eta euskarazko musika egotea, nazioartean ospea duten proposamenak eta estatu mailan goraka doazen artistak egotea.

Bi dira musika-programazioko berrikuntza nagusiak. Foruen plazan kontzertu nagusiak uztailaren 6, 7, 8 eta 9an izango dira, festen hasieran eta asteburuan. Uztailaren 10etik aurrera plaza 12 eta17 urte arteko gazteendako gunea izango da, musika, DJ, kontzertu, karaoke, master class eta bestelako ustekabeekin. Bigarren berrikuntza Compañía plazako agertokian emango da: uztailaren 9tik 12ra Jazzfermin zikloa egingo da, eta horretaz gain munduko musikekin osatuko da programazioa uztailaren 6, 7, 8 eta 13an –iaz musika horiek Antoniuttin eskaintzen ziren–.

Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkari Maider Belokik eta Alor horretako zuzendari Maitena Muruzabalek gaur goizean egindako prentsaurrekoan aurkeztu dute 2017ko sanferminetako musika-programazioa. Iruñeko Udalak 226.315 euro inbertitu ditu sanferminetako musika programazioan, Foruen plazako, Gazteluko plazako eta Compañía plazako programazioetan (102.608euro, Foruen plazakoan; 62.505,10, Gazteluko plazakoan; eta 61.202, Compañía plazakoan). Foruen plazan, Gazteluko plazan eta Compañía plazan joko duten talde eta artistak zuzenean kontratatu ditu Udalak. Beste musika-jarduera batzuk, hala nola Gurutzeko plazako dantzaldiak eta Sarasate pasealekuko jotak, lehiaketa publiko bitartez kontratatu dira.

Cuatro días en la plaza de los Fueros, del 6 al 9 de julio

Los conciertos en la plaza de los Fueros se desarrollarán durante los cuatro primeros días de fiestas, una decisión propuesta en la Mesa de los Sanfermines, que se llevará a cabo este año. Coinciden, además, con el inicio de las fiestas y el fin de semana, que son los días en los que más afluencia ha habido en años anteriores. Las actuaciones comenzarán a las 23.30 horas con el formato de grupo telonero y actuación estelar.

Abrirán las actuaciones el día 6 la formación madrileña Amparanoia, con su cantante Amparo Sánchez, de gira para celebrar los veinte años de la edición de su primer disco ‘El Poder de Machín’. El 7 de julio subirán el escenario Chico Castillo, Mario Reyes y André Reyes, es decir, los Gipsy Kings, con su rumba y su flamenco y tras haber actuado en el Festival de Jazz de Montreal. El 8 de julio, cambio de estilo, con un giro al rap de la mano de Lágrimas de Sangre será la primera vez en Pamplona después de girar y agotar entradas en más de 14 ciudades del estado . Por último, el domingo, se cerrarán los conciertos en la plaza de los Fueros con la actuación de la formación navarra El Columpio Asesino, que tras más de un año parados ofrecen sólo dos conciertos exclusivos este año. Como teloneros actuarán Tremenda Jauría el 6 de julio, Tipitako el viernes 7, Vendetta el sábado 8 y Zea Mays el domingo 9 de julio.

Lau egun Foruen plazan, uztailaren 6tik 9ra

Foruen plazako kontzertuak festetako lehen lau egunetan egingo dira. Sanferminetako Mahaiak proposatutako erabaki bat da, aurten gauzatuko dena. Gainera, festen hasierarekin eta asteburuarekin bat egiten dute, aurreko urteetan jende gehien bildu dituzten egunak. Emanaldiak 23:30ean hasiko dira eta hasierako talde batek joko du, kontzertu nagusiaren aurretik.

Amparanoia talde madrildarrak, Amparo Sánchez abeslariarekin, emango die hasiera emanaldiei. Taldea biran dabil argitaratu zuen lehen diskoaren –El Poder de Machín– 20. urteurrena dela eta. Uztailaren 7an Chico Castillo, Mario Reyes eta André Reyes izango dira taula gainean, hots, Gipsy Kings taldea, runba eta flamenko erritmoekin, Montrealeko jazz jaialdian jo ondoren. Uztailaren 8an, estiloz aldatu eta rapa izango da nagusi Lágrimas de Sangre taldearen eskutik. Iruñean egongo diren lehenengo aldia izango da, estatuko 14 hiritan biran ibili eta sarrerak agortu eta gero. Azkenik, igandean, El Columpio Asesino talde nafarrak emango die amaiera Foruen plazako kontzertuei. Urtebete baino gehiago geldirik egon ondoren, aurten bi kontzertu esklusibo eskainiko dituzte soilik. Hasierako taldeak honako hauek izango dira: Tremenda Jauría, uztailaren 6an; Tipitako, uztailaren 7an, ostiralarekin; Vendetta, uztailaren 8an, larunbatarekin; eta Zea Mays, uztailaren 9an, igandearekin.

Jazzfermín y músicas del mundo en la plaza Compañía

Una de las novedades de la programación musical tiene que ver con el escenario de la plaza Compañía que, tras recuperarse el año pasado como sede del ciclo Jazzfermín, sumará actuaciones enmarcadas en músicas del mundo para acoger así actividad durante todos los días de fiestas, excepto el 14.

Jazzfermín, que cumple este año su 20 aniversario, se desarrollará del 9 al 12 de julio, con cuatro actuaciones estelares a medianoche y cuatro conciertos a las 20 horas. La sesión vespertina se adelanta una hora respecto a 2016. Abrirá el ciclo la neoyorkina Charenée Wade que interpretará, entre otras, las canciones de su último trabajo ‘Offering: music of Gil Scott-Heron & Brian Jackson’. El lunes 10 actuarán Lionel Belmondo y Marco Bellizzi dentro de su proyecto musical ‘Boîte a musique’. El día 11 se celebrará un concierto jumelage entre las ciudades hermanas de Pamplona y Bayona protagonizado como Michel Portal y Josetxo Goia – Aribe. El último concierto lo ofrecerán el día 12 Josemi Carmona, Javier Colina y Bandolero. Por las tardes actuarán New Contours, Mario Fernandino Quartet, Miguel Villar Pintxo Trío y Descarga Libre 4tet.

El resto de días se apostará por diferentes ritmos musicales procedentes de diversos rincones del mundo. También habrá dos sesiones por día, a las 20 horas y a medianoche. El día 6 tocará por la tarde Rawan Diallo Band y por la noche Vieux Farka Touré; el día 7 será el turno, respectivamente, de Javi P3z (Musika Mundiala set) y Pascuala Ilabaca & Fauno; y el 8 actuará DJ Budin (Kumbia vinyl set) a las 19 horas y Kumbia Queers a las doce de la noche. El 13 de julio, tras la finalización de Jazzfermín la víspera, actuará La Nabe All Stars por la tarde y The Skatalites por la noche.

Jazzfermin eta munduko musikak, Compañía plazan

Musika-programazioaren berrikuntzetako batek zerikusia du Compañía plazako agertokiarekin. Iaz Jazzfermin ziklorako berreskuratu ondoren, munduko musiken agertoki ere bihurtuko da, hala, jaiegun guztietan zehar (14an salbu) jardueraren bat egongo delarik.

Aurten 20 urte betetzen dituen Jazzfermin zikloa uztailaren 9tik 12ra egingo da, eta lau emanaldi nagusi eskainiko ditu gauerdian, eta lau kontzertu, 20:00etan. Arratsaldeko saioa iaz baino ordubete lehenago egingo da. New Yorkeko Charenée Wadek irekiko du zikloa, eta besteak beste bere azken diskoko (Offering: music of Gil Scott-Heron & Brian Jackson) kantak abestuko ditu. Uztailaren 10ean, astelehenarekin, Lionel Belmondok eta Marco Bellizzik Boîte a musique musika-proiektua eskainiko dute. Uztailaren 11n, Baiona eta Iruña hirien arteko senidetze-kontzertua izango da, Michel Portal eta Josetxo Goia-Ariberen eskutik. Azkeneko kontzertua uztailaren 12an izango da, Josemi Carmona, Javier Colina eta Bandoleroren eskutik. Arratsaldez, honako hauek joko dute: New Contours, Mario Fernandino Quartet, Miguel Villar Pintxo Hirukotea eta Descarga Libre 4tet.

Gainontzeko egunetan munduko hainbat txokotatik etorritako musikaren aldeko apustua egingo da. Eguneko bi saio egongo dira baita ere: 20:00etan eta gauerdian. Uztailaren 6an Rawan Diallo Bandek joko du arratsaldez, eta Vieux Farka Tourék, gauez; uztailaren 7an, hurrenez hurren, Javi P3z (Musika Mundiala set) eta Pascuala Ilabaca & Fauno izango dira; uztailaren 8an, DJ Budin (Kumbia vinyl set), 19:00etan, eta Kumbia Queers, gauerdian. Uztailaren 13an, Jazzfermin zikloa amaitu eta biharamunean, La Nabe All Starsek joko du arratsaldez, eta The Skatalitesek, gauez.

Tamara en la plaza de la Cruz y verbenas en la plaza del Castillo

El 11 de julio, Día de las Personas Mayores en los Sanfermines 2017, la plaza de la Cruz contará como actuación especial con la cantante Tamara, una de las voces más reconocidas del bolero, con doce álbumes publicado, más de 2,5 millones de copias vendidas y cuatro nominaciones a los Grammy Latinos. Durante los demás días, el escenario acogerá verbenas, a las 20 horas y a las 23.30 horas, excepto el 14 en el que solo habrá sesión de tarde con mariachis.

Por segundo año consecutivo, la plaza del Castillo acogerá doble sesión de verbenas durante los nueve días de San Fermín. Las actuaciones de las diferentes orquestas tendrán lugar a las 19 horas y a las 23.30 horas, excepto el día 14, que solo hará sesión vespertina. La sesión de la tarde tiene un repertorio más familiar y la de la noche, una mayor variedad y actualidad.

La programación cuenta con dos citas especiales, las noches del 6 y del 7 de julio. La primera noche de fiestas servirá de homenaje al grupo vasco Gozategi, que celebra sus 25 años sobre los escenarios, y el día 7 será el turno de Serafín Zubiri y la orquesta En EsenZia, que combinan diferentes ritmos y estilos, desde las rancheras y la salsa, al pop – rock o el folklore popular vasco. El día 6 por la tarde actuará DJ Oihan Vega, el día 7 por la tarde la orquesta EsenZia, el sábado 8 la orquesta Superhollywood, el 9 la orquesta Tarantella, la orquesta Ingenio el día 10, el martes 11 de julio la orquesta Jamaica, el miércoles 12 de julio tocará el grupo Kresala, el penúltimo día de fiestas, el 13, la orquesta Nueva Etapa y el viernes 14 de julio el grupo Oxabi, en este caso solo a las 18.30 horas.

Los mediodías de fiestas, del 8 al 14 de julio, tendrán su habitual sesión de jotas en el paseo de Sarasate; por la tarde, en ese mismo escenario, habrá actuaciones de bertsolaris, dantzas y dos verbenas infantiles, a partir de las 19 horas, del 7 al 14 de julio.

Tamara Gurutzeko plazan eta dantzaldiak Gazteluko plazan

2017ko sanferminetako Zaharren egunean, uztailaren 11n, Tamara izango da Gurutzeko plazan. Bolero abeslari ospetsu honek hamabi disko argitaratu ditu, 2,5 milioi kopia baino gehiago saldu eta lau aldiz Grammy Latinos sarietarako proposatua izan da. Gainerako egunetan, dantzaldiak egingo dira 20:00etan eta 23:30ean, uztailaren 14an salbu, egun horretan arratsaldeko saioa izango baita soilik, mariachiekin.

Bigarren urtez jarraian, Gazteluko plazan dantzaldi saio bikoitza egongo da sanferminetako bederatzi egunetan zehar. Orkestren emanaldiak 19:00etan eta 23:30ean izango dira, uztailaren 14an salbu, egun horretan arratsaldeko saioa izango baita soilik. Arratsaldeko saioetan errepertorioa familie zuzenduko zaie gehienbat, eta gauekoetan, aniztasuna eta gaurkotasuna izango dira nagusi.

Programazioaren barruan, bi hitzordu berezi izango dira, uztailaren 6an eta 7an. Festetako lehen egunean, Gozategi euskal taldeari omenaldia egingo zaio, 25 urte baitaramatza taula gainean; eta 7an, Serafín Zubiri eta En EsenZia orkestraren txanda izango da. Erritmo eta estilo ezberdinak uztartzen dituzte: rancherak, saltsa, pop-rock musika eta euskal folklore herrikoia, besteak beste. Uztailaren 6an, arratsaldez, DJ Oihan Vega izango da, eta 7an, En EsenZia orkestra. Uztailaren 8an, larunbatarekin, Superhollywood orkestra; 9an, Tarantella orkestra; 10ean, Ingenio orkestra; 11n, asteartearekin, Jamaica orkestra; 12an, asteazkenarekin, Kresala taldea; azken aurreko egunean, 13an, Nueva Etapa orkestra; eta 14an, Oxabi taldea –kasu honetan emanaldia 18:30ean hasiko da–.

Eguerdietan, uztailaren 8tik 14ra, ohiko jota-saioa izango da Sarasate pasealekuan; eta arratsaldez, agertoki horretan bertan, bertso-saioak, dantzak eta haurrendako bi dantzaldi egingo dira, 19:00etan, uztailaren 7tik 14ra.

Actuaciones musicales San Fermín 2017. Escenarios

  • PLAZA DE LOS FUEROS. 23.30 horas
6 de julio Amparanoia “20 años – El poder de Machín” y Tremenda Jauria
7 de julio Chico Castillo, Mario Reyes & Andre Reyes (Gipsy Kings) y Tipitako
8 de julio Lágrimas de Sangre y Vendetta
9 de julio El Columpio Asesino y Zea Mays

 

  • PLAZA DE LA COMPAÑÍA
  Tarde (20.00 horas) Noche (23.45 horas)
6 de julio

MÚSICAS DEL MUNDO

Rawan Diallo Band Vieux Farka Touré
7 de julio

MÚSICAS DEL MUNDO

Javi P3z -MusikaMundiala set- Pascuala Ilabaca & Fauno
8 de julio

MÚSICAS DEL MUNDO

Dj Budin -Kumbia vinyl set- Kumbia Queers
9 de julio

JAZZFERMÍN

New Contours Charenée Wade. “Offering: music Of Gil Scott-Heron & Brian Jackson”
10 de julio

JAZZFERMÍN

Mario Fernandino Quartet Lionel Belmondo & Marco Bellizzi. Boîte à musique
11 de julio

JAZZFERMÍN

Miguel Villar Pintxo Trio Michel Portal-Josetxo Goia-Aribe. Concierto jumelage Baiona-Pamplona
12 de julio

JAZZFERMÍN

Descarga Libre 4tet De cerca. Josemi Carmona, Javier Colina & Bandolero
13 de julio

MÚSICAS DEL MUNDO

La Nabe All Stars The Skatalites

 

 

  • PLAZA DEL CASTILLO
  19.00 horas 23.30 horas
6 de julio DJ Oihan Vega Gozategi 25 Urte
7 de julio Orquesta En EsenZia Orquesta Serafín Zubiri En EsenZia
8 de julio Orquesta Superhollywood Orquesta Superhollywood
9 de julio Orquesta Tarantella Orquesta Tarantella
10 de julio Orquesta Ingenio Orquesta Ingenio
11 de julio Orquesta Jamaica Orquesta Jamaica
12 de julio Grupo Kresala Grupo Kresala
13 de julio Orquesta Nueva Etapa Orquesta Nueva Etapa
14 de julio Grupo Oxabi ———

 

 

  • PLAZA DE LA CRUZ
20.00 horas
11 de julio Tamara

2017Ko sanferminetako musika-emanaldiak. Eszenatokiak

  • FORUEN PLAZA. 23:30
Uztailak 6 Amparanoia (El poder de Machín: 20 urte) eta Tremenda Jauria
Uztailak 7 Chico Castillo, Mario Reyes & Andre Reyes (Gipsy Kings) eta Tipitako
Uztailak 8 Lágrimas de Sangre eta Vendetta
Uztailak 9 El Columpio Asesino eta Zea Mays

 

  • COMPAÑÍA PLAZA
  Arratsaldez (20:00) Gauez (23:45)
Uztailak 6

MUNDUKO MUSIKAK

Rawan Diallo Band Vieux Farka Touré
Uztailak 7

MUNDUKO MUSIKAK

Javi P3z -MusikaMundiala set- Pascuala Ilabaca & Fauno
Uztailak 8

MUNDUKO MUSIKAK

Dj Budin -Kumbia vinyl set- Kumbia Queers
Uztailak 9

JAZZFERMIN

New Contours Charenée Wade. “Offering: music Of Gil Scott-Heron & Brian Jackson”
Uztailak 10

JAZZFERMIN

Mario Fernandino Quartet Lionel Belmondo & Marco Bellizzi. Boîte à musique
Uztailak 11

JAZZFERMIN

Miguel Villar Pintxo Hirukotea Michel Portal-Josetxo Goia-Aribe. Baiona-Iruña senidetze-kontzertua
Uztailak 12

JAZZFERMIN

Descarga Libre 4tet De cerca. Josemi Carmona, Javier Colina & Bandolero
Uztailak 13

MUNDUKO MUSIKAK

La Nabe All Stars The Skatalites

 

 

  • GAZTELUKO PLAZA
  19:00 23:30
Uztailak 6 DJ Oihan Vega Gozategi 25 Urte
Uztailak 7 En EsenZia orkestra Serafín Zubiri En EsenZia orkestra
Uztailak 8 Superhollywood orkestra Superhollywood orkestra
Uztailak 9 Tarantella orkestra Tarantella orkestra
Uztailak 10 Ingenio orkestra Ingenio orkestra
Uztailak 11 Jamaica orkestra Jamaica orkestra
Uztailak 12 Kresala taldea Kresala taldea
Uztailak 13 Nueva Etapa orkestra Nueva Etapa orkestra
Uztailak 14 Oxabi taldea ———

 

  • GURUTZEKO PLAZA (Saio bikoitza, uztailaren 6an eta 14an salbu)
    • Dantzaldiak
  20:00 23:30
Uztailak 6 Impacto orkestra Impacto orkestra
Uztailak 7 Oceanic orkestra Oceanic orkestra
Uztailak 8 Conexión orkestra Conexión orkestra
Uztailak 9 Meteoro 2.0 orkestra Meteoro 2.0 orkestra
Uztailak 10 Niágara orkestra Niágara orkestra
Uztailak 11* Tamara Orquesta Stylo Music
Uztailak 12 Paraíso orkestra Paraíso orkestra
Uztailak 13 Euro Show orkestra Euro Show orkestra
Uztailak 14 Raza Azteca nazioarteko mariachia *****

 

  • Musika-bandak (13:00)
Uztailak 8 Buñuelgo musika-banda
Uztailak 9 Harmonie Bayonnaise
Uztailak 10 Arangurengo banda
Uztailak 11 Artaxoako banda
Uztailak 12 Zangozako banda
Uztailak 13 Fustiñanako banda
Uztailak 14 Murchanteko banda

 

  • SARASATE PASEALEKUA
    • Jotak (12:00)
Uztailak 8 Voces de los Burgos
Uztailak 9 “Hermanas Flamarique” Tafallako Jota Eskola eta Rondalla Tafallesa
Uztailak 10 Voces Riberas
Uztailak 11 Yoar eta Jus la Rocha errondailak
Uztailak 12 Tuterako Raimundo Lanas Jota Eskola
Uztailak 13 La Ribera Canta
Uztailak 14 Tudela Canta
  • Uztailak 10. Andosillako auroroak. 13:00etatik 13:45era. Erronda Sarasate pasealekuan eta ondoko kaleetan barna.
  • Uztailak 12. Tuterako jota-eskola. 13:00etatik 13:45era. Erronda Sarasate pasealekuan eta ondoko kaleetan barna.

 

  • Arratsaldez (19:00)
Uztailak 7 Ribaforadako makil-dantza. Makil-dantza eta jota
Uztailak 8 Bertso-saioa. Aimar Karrika, Julio Soto, Alaia Martin eta Unai Iturriaga
Uztailak 9 Otsagabia. Otsagabiko Muskildako Amaren dantzak
Uztailak 10 Petresku etzi ez etsi (haurrendako ikuskizuna, bertsoek, musikak, umoreak eta antzerkiak bat eginda)
Uztailak 11 Ortzadar. Nafarroako dantzak
Uztailak 12 Txapela buruan eta dantza munduan. Eidabe konpainia
Uztailak 13 Ez da kasualitatea. Amaia Agirre, Saioa Alkaiza, Alazne Untxalo, Onintza Enbeita eta Miren Amuriza.
Uztailak 14 Piratas de secano. Xip Xap konpainia

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Esta entrada tiene 0 comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Volver arriba