Saltear al contenido principal

Manez eta Kobreak, el nuevo proyecto de Thierry Biscary, ofrecerá un concierto este jueves en civivox Condestable / Manez eta Kobreak taldeak, Thierry Biscaryren proiektu berriak, kontzertua eskainiko du ostegunean Kondestable Civivoxean

A partir de las 19.30 horas y con entrada libre, el grupo del ex componente de Kalakan mezclará música tradicional con sonidos actuales

Kalakan taldeko kide ohiaren taldeak musika tradizionala eta egungo soinuak nahastuko ditu, 19:30ean izango da, eta sarrera librea da

Manez eta Kobreak, el nuevo proyecto del ex componente de Kalakan, Thierry Biscary, ofrecerá un concierto el próximo jueves a las 19.30 horas en civivox Condestable. Acompañan a Biscary (Manez) en esta nueva aventura musical los denominados ‘kobreak’: los pamploneses Ana Telletxea (voz, acordeón) y Fermín Garaikoetxea ‘Mintxo’ (voz, trompeta, bombardino), Vianney Desplantes (voz, bombardino), Bixente Etchegaray (voz, trompeta), y Laura Etchegoyen (voz, saxofón. La música del grupo se caracteriza por mezclar la tradición con la frescura de los sonidos más actuales y la vitalidad de las melodías más pegadizas.

El concierto se enmarca en la programación conjunta que anualmente organizan el Ayuntamiento de Pamplona y el Ateneo Navarro. La entrada, como en el resto de las actuaciones de este programa es libre.

Manez eta Kobreak Kalakan taldeko kide ohi den Thierry Biscaryren proiektu berriak kontzertua eskainiko du ostegunean, 19:30ean, Kondestable Civivoxean. Musika-abentura berri honetan Biscaryrekin (Manez) batera izango dira kobreak delakoak. Ana Telletxea (ahotsa, akordeoia), eta Fermín Garaikoetxea ‘Mintxo’ (ahotsa, tronpeta, bonbardinoa) iruindarrak, Vianney Desplantes (ahotsa, bonbardinoa), Bixente Etchegaray (ahotsa, tronpeta), eta Laura Etchegoyen (ahotsa, saxofoia). Egungo soinu freskoak eta doinurik itsaskorrenen bizitasuna tradizioarekin nahastea. Hori da talde honen musikaren bereizgarria.

Urtero Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak elkarrekin antolatzen duten programazioaren barruan sartzen da kontzertua. Sarrera, programa honetako gainontzeko emanaldietan bezala, librea da.

Manez

Manez es el nombre artístico de Thierry Biscary (Anhauze, 1976). Después de su trayectoria como cantante en diferentes formaciones, entre ellas Kalakan, Thierry presenta con Manez eta Kobreak sus propios temas. En ellos, desde un testimonio íntimo, cuenta pasadizos vitales de familiares, vecinos, compañeros y conocidos.

El intérprete ha pedido a poetas y bertsolaris que pongan letra a esas fábulas y leyendas. Jon Maia, Uxue Alberdi, Xabier Euskitze, Aurelia Arkotxa o Itxaro Borda han dado vida a los personajes como la joven Joana, que tiene tanto la necesidad como dificultades para irse de Behorlegi; un labrador de Baigorri al que le gustaría gestionar la vida de su hijo; el gitano Martin Beltza, de Arnegi, que anda pidiendo de casa en casa; las viudas de Bermeo que bailan para superar la desgracias; Ñakosa, que se ahoga en río Adur después de unos años al lado de Manez; dos viudas de Elizondo que deliberan sobre la posibilidad de unir su soledad… De su mano el concierto ofrece una tierra poética, real y ficticia, llena de sentimiento.

 … eta kobreak

Manez

Manez da Thierry Biscaryren (Anhauze, 1976) izen artistikoa. Hainbat taldetan abeslari gisa aritu eta gero –tartean Kalakan–, Thierryk bere kantu propioak aurkezten ditu Manez eta Kobreak taldearekin. Bertan, barru-barruko testigantzatik abiatuta, senide, bizilagun, lagun eta ezagunen pasadizoak kontatzen ditu.

Abeslariak poeta eta bertsolariei eskatu die elezahar eta kondaira horien letra idaztea. Jon Maia, Uxue Alberdi, Xabier Euskitze, Aurelia Arkotxa zein Itxaro Bordak hezurmamitu dituzte hainbat pertsonaia: Behorlegitik alde egiteko behar bezainbeste zailtasun dituen Joana gaztea; haren semearen bizitza kudeatu nahiko lukeen Baigorriko nekazaria; etxez etxe eskean dabilen Arnegiko Martin Beltza ijitoa; zorigaitza gainditzeko dantza egiten duten Bermeoko alargunak; Manezen ondoan urte batzuk igaro ondoren Adur ibaian itotzen den Ñakosa; haien bakardadeak elkartzeko aukera eztabaidatzen duten Elizondoko bi alargun… Horien eskutik, kontzertuak herri poetiko bat eskaintzen du, egiazkoa zein asmatutakoa, sentimenduz betea.

 … eta kobreak

Estos músicos del metal, además de tocar, son cantantes. Las referencias del grupo son los muchachos de Behe Nafarroa (jóvenes de las comisiones de fiestas que van de casa en casa pidiendo), la orquesta Ramuntcho de Garazi, los trovadores y los hombres y mujeres que cantan en las iglesias, en los bares y en las comidas familiares. En el escenario, cada componente del grupo adquiere un rol específico. Un personaje que, en cada caso, abandona su hogar por una razón distinta. Todos se han convertido en nómadas y algunos de ellos han cambiado de oficio. Esto les ha permitido conocer mucha gente, ver la riqueza y pluralidad del mundo y contemplar los pequeños dramas cotidianos.

Metal musika jotzaile hauek, kobreak jotzeaz gain kantariak ere badira. Taldearen erreferentziak hauek dira: Behe Nafarroako neska-mutilak (jai batzordetako gazteak, zeinak etxez etxe eske ibiltzen baitira), Garaziko Ramuntcho orkestra, koblakariak eta elizetan, tabernetan edo bazkari familiarretan kantatzen duten gizon-emakumeak. Eszenatokian taldeko kide bakoitzak pertsonaia bat dauka. Pertsonaia bakoitzak arrazoi ezberdinengatik etxetik alde egin du. Denak nomadak bihurtu dira eta batzuk ofizio berri bat hartu dute. Horrela jende asko ezagutu, munduaren aniztasuna ikusi eta eguneroko drama ttipiak behatu dituzte.

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Esta entrada tiene 0 comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Volver arriba