Saltear al contenido principal

Txotxongillo Taldea abre este sábado la programación infantil en euskera del Ayuntamiento de Pamplona con la representación de ‘Itsasminez’ en civivox San Jorge / Txotxongillo Taldeak hasiera emanen dio, larunbatean, Iruñeko Udalaren euskarazko haur-programazioari, Itsasminez antzezlana Sanduzelaiko Civivoxean aurkeztuta

Se han programado cinco espectáculos, los tres últimos en Ciudadela, con teatro, juegos y payasos
Bost ikuskizun programatu dira, horietako hiru azkenak Ziudadelan, antzerkia, jolasak eta pailazoak lagun

Txotxongillo Taldea abre este sábado la programación infantil en euskera del Ayuntamiento de Pamplona, con la representación de ‘Itsasminez’ en civivox San Jorge. La obra se representará en doble función, a las 12 y a las 18 horas, y está dirigida a público infantil mayor de 3 años. Las entradas para el espectáculo tienen un precio de 3 euros y se pueden adquirir en el propio Civivox San Jorge o de forma on line en www.pamplona.es y www.pamplonaescultura.es.

Itsasminez’ es un teatro de marionetas sobre la amistad y el compañerismo. A través de distintos tipos de marionetas, diapositivas, luz negra y algunas sorpresas, Txotxongillo Taldea cuenta una historia tierna y dulce pensada en los más pequeños. Enkarni Genua y Manolo Gomez narrarán la historia de Argi, que no ve el mar desde su casa, pero lo conoce y lo ama. Argi es una chica valiente que, al saber que el mar está en peligro, decide viajar al fondo del mar, algo que consigue gracias a la caracola que le da su tío Joxe. Allí conocerá a muchos amigos y conseguirá poner un final feliz a la historia sobre todo porque Argi, que es valiente y generosa, sabe dar las gracias y está decidida a todo con tal de ayudar a sus compañeros.

La compañía Txotxongillo Taldea nace en el año 1971, por iniciativa de Enkarni Genua y Manolo Gomez, con vocación de dedicarse al teatro de marionetas para público infantil y familiar. Desde entonces ha trabajado sin interrupción estrenando 22 espectáculos, editando 15 cuentos, varios libros didáctico y 21 discos. Miembros de UNIMA Euskal Herria (Unión Internacional de Marionetas), han organizado y participado en diferentes actividades relacionadas siempre con el teatro de marionetas: cursillos, congresos, conferencias, universidad, televisión, exposiciones,  etc.

En 1982, junto con componentes del CIT de Tolosa, pusieron en marcha el Festival Internacional de Títeres, reconocido mundialmente en el panorama titiritero. Colaboran con TOPIC (Centro Internacional del Títere de Tolosa). Por otra parte, de forma conjunta con la Federación de Ikastolas han editado un método para trabajar la dramatización en el ámbito escolar titulado ‘Bene benetan… katua berbetan’. Han colaborado con diferentes entidades: Hezkide Eskola, Universidad de Verano, Proyecto Hombre, Hospital Aranzazu, ASPACE , etc. y han sido invitados a los Festivales Internacionales más importantes de España y del extranjero: Alemania, Checoslovaquia, Miami, Cuba, México, Ecuador, etc.

Actualmente, tienen en el repertorio 14 obras de diferentes formatos, todas ellas con lo que ellos consideran el ‘sello’ de la casa: un gran cuidado de la plástica del espectáculo y un gran respeto hacia su público, niños y niñas de 3 a 10 años y cuantas personas estén interesadas por la infancia.

Programación de primavera

Con la actuación de este sábado, se abre la programación infantil en euskera del Ayuntamiento de Pamplona para esta primavera, que cuenta con un total de cinco espectáculos, los tres últimos en la Ciudadela de Pamplona.

La siguiente cita será el sábado 13 de mayo a las 18 horas en civivox Iturrama. Teatro Paraíso pondrá en escena ‘Lunaticus Circus’, la historia de tres vagabundos que se encuentran una vieja caravana de circo abandonada, que transformarán en un pequeño circo trotamundos. Será un circo frágil e imperfecto, pero fresco y atrevido, un circo lleno de vitalidad y sorpresas con el que podrán emprender una nueva aventura vital y, juntos, hacer realidad sus sueños. Las entradas para este espectáculo ya están a la venta por el precio de 3 euros, en Civivox Iturrama o de forma on line en www.pamplona.es y www.pamplonaescultura.es.

El miércoles 24 de mayo, la cita será en la Ciudadela a las 18 horas, con Patata Tropikala, que hará vivir a los niños y niñas una historia en la naturaleza. Con el título ‘Kondaira baten truke’, la historia narra cómo todos los años los habitantes de la naturaleza se reúnen para degustar una gran tarta de fresa, lo que demuestra que la naturaleza está viva y llena de salud. Mientras la preparan, Izar lee unos párrafos de la leyenda: “Hace muchos años, cuando se creó la naturaleza, surgieron con ella Izaro y Kixmi. Ellos se comprometieron a cuidar de ella y por eso hoy en día Izar y Kixmi, sus biznietos, son los encargados de cuidarla y de hacer la tarta de fresas”. Pero, ¿qué sucedería si algún año no se logra hacer la tarta a tiempo? La respuesta, el miércoles 24 de mayo en la Ciudadela con Patata Tropikala, con Iker Etxarri (dirección y atrezzo), Judith Poves (intérprete y vestuario), Maite Perea (intérprete) y Silvia Baltasar (vestuario). La entrada es libre.

El miércoles 7 de junio, la Ciudadela se convertirá en un gran parque de juegos de la mano de Dindaia Fundazioa. A partir de las 17 horas, habrá todo tipo de juegos: de construcción, bolas, rincón de cuentos, rincón de arena, juegos de equilibrio, pintura, pompas de jabón, rincón de reciclaje, juegos de puntería y habilidad, etc. Son juegos para todas las edades y la participación es libre.

La programación infantil en euskera del Ayuntamiento de esta primavera se cierra el 21 de junio a las 18 horas en la Ciudadela con los payasos Kiki, Koko eta Moko (Alayn Pérez de San Román, Ainhoa Ruiz y Jaione Urtasun). Su espectáculo se titula ‘Txintxilintxin bakea egin’, en el que los tres payasos deberán hacerse cargo de ‘La puerta de la paz’, una puerta mágica que empieza a despertar y que ellos deberán proteger.

Txotxongillo Taldeak larunbatean emanen dio hasiera Iruñeko Udalaren euskarazko haur-programazioari, Itsasminez antzezlana Sanduzelaiko Civivoxean aurkeztuta. Bi saiotan antzeztuko dute, 12:00etan eta 18:00etan, eta 3 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago. Sarrerek 3 euro balio dute, eta Sanduzelaiko Civivoxean bertan eskuratu daitezke, edo bestela, on line www.pamplona.es eta www.pamplonaescultura.es webguneetan.

Itsasminez txotxongilo-antzezlana da, eta adiskidetasuna zein lagunartekotasuna ditu hizpide. Txotxongilo-mota ezberdinak, diapositibak, argi beltza eta zenbait ustekabe baliatuta, Txotxongillo taldeak istorio samurra eta gozoa dakarkigu, haur txikiendako aproposa. Enkarni Genuak eta Manolo Gómezek Argiren istorioa kontatuko digute, itsasoa etxetik ikusi ez arren, ezagutu eta maite duen neskatoaren istorioa, hain zuzen. Argi ausarta da, eta itsasoa arriskuan dagoela jakitun, haren ur sakonetan murgiltzea erabakitzen du, eta egin ere, Joxe osabak ematen dion kurkuiluari esker. Bertan, adiskide asko eginen ditu eta istorioari amaiera zoriontsua emanen dio, ausart eta eskuzabal jokatuta, esker ona agertzen jakin badakielako eta lagunei laguntzeagatik edozertarako prest dagoelako.

Txotxongillo Taldea konpainia 1971. urtean sortu zen, Enkarni Genua eta Manolo Gómezen ekimenez, xede harturik, betiere, txotxongiloen antzerkia egitea haurrentzat eta familientzat. Orduz geroztik, etengabe aritu dira lanean, 22 ikuskizun estreinatu dituzte, eta 15 ipuin, liburu didaktiko batzuk eta 21 disko kaleratu dituzte. Euskal Herriko UNIMAko kideak dira (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna), eta txotxongiloei lotutako jarduera ugaritan hartu dute parte: ikastaroak, kongresuak, hitzaldiak, Unibertsitateko zein telebistako jarduerak, erakusketak, etab.

1982an, Tolosako Ekinbide Etxeko kideekin batera, Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia –itzal handikoa, txotxongiloen munduan– abiatu zuten. Elkarlanean ari dira TOPIC-ekin (Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa). Bestalde, Ikastolen Federazioarekin batera, dramatizazio-metodo bat argitaratu dute –Bene benetan… katua berbetan du izenburua–, eskoletan gai hori jorratzeko. Hainbat entitaterekin batera jardun dute, hala nola: Hezkide Eskola, Udako Unibertsitatea, Gizakia Helburu, Arantzazu ospitalea, ASPACE, etab. Halaber, gonbita jaso dute jaialdirik garrantzitsuenetara bertaratzeko, Espainian zein nazioartean, besteak beste, Alemanian, Txekoslovakian, Miamin, Kuban, Mexikon eta Ekuadorren.

Egun, 14 antzezlan dituzte bere errepertorioan, formatu askotakoak baina etxeko ezaugarriaren jabe kasu orotan: biziki zaintzen dute ikuskizunaren plastika eta adeitsu agertzen dira, oso, bere ikusleekin, 3 eta 10 urte bitarteko haurrekin, eta haurtzaroaz interesaturik dauden guztiekin.

Udaberriko programazioa

Larunbat honetako emanaldiak emanen dio hasiera Iruñeko Udalak udaberri honetarako antolatu duen euskarazko haur-programazioari. Guztira bost ikuskizun dira, eta horietako hiru azkenak Iruñeko Ziudadelan eginen dira.

Heldu den hitzordua maiatzaren 13an, larunbatarekin, izanen da, 18:00etan, Iturramako Civivoxean. Teatro Paraíso taldeak Lunaticus Circus antzezlana taularatuko du, hiru arloteren istorio bat: zirkuko karabana zahar batean elkarturik, zirku ibiltari txikia bilakatuko dute hura, munduan zehar ibiltzeko. Hauskorra eta akastuna izanen da, bai eta, orobat, freskoa eta ausarta, bizitasunez zein ustekabeez betea ere, eta zirkuak lagun bizitza-abentura berri bati helduko diote, elkar hartuta, ametsak gauzatzea xede. Ikuskizun horretarako sarrerak salgai daude jada, 3 euroan, Iturramako Civivoxean edo on line www.pamplona.es eta www.pamplonaescultura.es webguneetan.

Maiatzaren 24an, asteazkenarekin, 18:00etan izanen da hitzordua, Ziudadelan. Bertan, Patata Tropikala taldeak istorio bat naturan biziaraziko die haurrei. Kondaira baten truke dauka izenburua: naturako bizilagunak urtero elkartzen dira marrubizko tarta erraldoi bat jateko, nabarmen utzita zeinen bizirik eta osasuntsu dagoen natura. Tarta prestatzen duten bitartean, Izarrek kondairaren pasarte batzuk irakurtzen ditu: “Duela urte asko, natura sortu zenean, harekin bat Izaro eta Kixmi jaio ziren. Natura zaintzeko konpromisoa hartu zuten, eta, horregatik, egun, haien birbiloba Izar eta Kixmik dute hura zaindu eta marrubizko tarta egiteko ardura”. Baina, zer gerta liteke urteren batean tarta garaiz egin ezean? Erantzuna, maiatzaren 24an, asteazkenean, Ziudadelan, Patata Tropikala taldearen eskutik: Iker Etxarri (zuzendaritza eta atrezzoa), Judith Poves (aktorea eta jantziak), Maite Perea (aktorea) eta Silvia Baltasar (jantziak). Sarrera librea da.

Ekainaren 7an, asteazkenarekin, jolas-parke erraldoia bilakatuko da Ziudadela, Dindaia Fundazioaren eskutik. Izan ere, 17:00etatik aurrera, era guztietako jolasak eginen dira: eraikuntzazkoak, bolak, ipuin-txokoa, areazko txokoa, oreka-jolasak, pintura, xaboi-punpuilak, birziklatze-txokoa, punteria- eta trebetasun-jolasak, etab. Adin guztietako lagunei zuzenduta daude, eta haietan libreki har daiteke parte.

Ekainaren 21ean, 18:00etan, emanen zaio buru Iruñeko Udalaren euskarazko haur-programazioari, Kiki, Koko eta Moko pailazoen emanaldiaz (Alayn Pérez de San Román, Ainhoa Ruiz eta Jaione Urtasun). Txintxilintxin bakea egin da antzezlanaren izenburua: hiru pailazoek bere egin beharko dute bakearen atea, ate magiko bat, esnatzen ari delarik pailazoen babesa behar duena.

Programación infantil en euskera. Primavera 2017

  • Sábado 29 de abril

    Txotxongillo Taldea: ‘Itsasminez’

    Espectáculo dirigido a público a partir de 3 años

    Civivox San Jorge. 12 y 18 horas. Entrada: 3 euros (en civivox, www.pamplona.es y www.pamplonaescultura.es)

  • Sábado 13 de mayo

    Teatro Paraíso: ‘Lunaticus Circus’

    Espectáculo dirigido a público a partir de 5 años

    Civivox Iturrama. 18 horas. Entrada: 3 euros (en civivox, www.pamplona.es y www.pamplonaescultura.es)

  • Miércoles 24 de mayo

    Patata Tropikala: ‘Kondaira baten truke’

    Espectáculo dirigido a público a partir de 3 años

    Ciudadela. 18 horas. Entrada libre

  • Miércoles 7 de junio

    Dindaia Fundazioa: Dindaikale, jolas eta tailerrak

    Juegos y talleres en euskera para público de todas las edades

    Ciudadela. 17 horas. Entrada libre

  • Miércoles 21 de junio

    Kiki, Koko eta Moko: ‘Txintxilintxin bakea egin’

    Espectáculo dirigido a público de todas las edades

    Ciudadela. 18 horas. Entrada libre

Euskarazko Haur Programazioa. 2017ko udaberria

  • Apirilak 29, larunbata

    Txotxongillo Taldea: Itsasminez

    3 urtetik gorako haurrei zuzendutako ikuskizuna

    Sanduzelaiko Civivoxa. 12:00 eta 18:00. Sarrera: 3 euro (Civivoxean eta www.pamplona.es zein www.pamplonaescultura.es webguneetan)

  • Maiatzak 13, larunbata

    Teatro Paraíso: Lunaticus Circus

    5 urtetik gorako haurrei zuzendutako ikuskizuna

    Iturramako Civivoxa. 18:00. Sarrera: 3 euro (Civivoxean eta www.pamplona.es zein www.pamplonaescultura.es webguneetan)

  • Maiatzak 24, asteazkena

    Patata Tropikala: Kondaira baten truke

    3 urtetik gorako haurrei zuzendutako ikuskizuna

    Ziudadela. 18:00. Sarrera librea

  • Ekainak 7, asteazkena

    Dindaia Fundazioa: Dindaikale, jolas eta tailerrak

    Jolasak eta tailerrak euskaraz, adin guztietako jendeari zuzenduak

    Ziudadela. 17:00. Sarrera librea

  • Ekainak 21, asteazkena

    Kiki, Koko eta Moko: Txintxilintxin bakea egin

    Adin guztietako jendeari zuzendutako ikuskizuna

    Ziudadela. 18:00. Sarrera librea

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Esta entrada tiene 0 comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Volver arriba